Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira ostegunan eta ostiralean Elorrin

Ostegunean 19:00etan bi partida izango dira eta ostiralean ordu berean beste bi, denak eskuzkoak

2026·05·20


Ostegunean eta ostiralean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Osteguneko partidak 19:00etan hasiko dira eta bi ikusi ahal izango dira. Ostiralean beste bi neurketa izango dira ordu berean. Bestetik, Gipuzkoako Herriartekoan, gomazko paletan Alegiak Oiartzunen jokatuko ditu bigarren kanporaketako itzulerako neurketak larunbatean 13:00etan. Joanekoan, hiru neurketak irabazi zituen Alegiak. Segidan duzue partiden zerrenda:

HERRIARTEKOA - GOMAZKO PALETA

Maiatzak 23, larunbata, 13:00etan Oiartzunen:

Oiartzun-Alegia. 3 partida.

GAINONTZEKOAK

Maiatzak 21, osteguna, 18:00etan Bergaran:

-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Bergara-Intxurre.

Maiatzak 21, osteguna, 18:00etan Olaberrian:

-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko nagusien lehen maila: Aldasoro (Oiangu)-Olano (Intxurre).

Maiatzak 21, osteguna, 18:00etan Beasainen:

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Leunda (Murumendi)-Oiarbide (Intxurre).

Maiatzak 21, osteguna, 19:00etan Ikaztegietan:

-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko jubenilen lehen maila: Luluaga (Intxurre)-Goikoetxea (Behar Zana).

-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko nagusien lehen maila: Murua (Intxurre)-Aranburu (Beotibar).

Maiatzak 21, osteguna, 19:00etan Elorrin:

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Mendia (Intxurre)-Arrese (Ataun).

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Madina (Intxurre)-Orbegozo (Ospele).

Maiatzak 22, ostirala, 17:30ean Usurbilen:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Pagazpe-Intxurre.

Maiatzak 22, ostirala, 18:00etan Lazkaon:

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen lehen maila: Arrieta (LAPKE)-Garaikoetxea (Intxurre).

Maiatzak 22, ostirala, 19:00etan Elorrin:

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Leo (Intxurre)-Albizu (LAPKE).

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Azpilikueta (Intxurre)-Zabala (Hernani).

Maiatzak 22, ostirala, 19:00etan Deban:

-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko nagusien bigarren maila: Oiartzabal (Iruleak)-Ugartemendia (Intxurre).

Maiatzak 23, larunbata, 15:00etan Azkoitian:

-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Erauskin (Intxurre)-Gibelalde (Kuku).

-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Bengoetxea (Intxurre)-Elola (LAPKE).

Maiatzak 24, igandea, 17:30ean Bergaran:

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Muruamendiaraz (Bergara)-Telleria (Intxurre).

Maiatzak 24, igandea, 17:30ean Eibarren:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Eibar-Intxurre.