Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira ostiralean Elorrin

18:15ean hasiko den jaialdian eskuz binakako eta gomazko paletako partida bana ikusi ahal izango dira

2026·01·07


Intxurreko pilotarien bi partida jokatuko dira ostiralean 18:15ean hasita Elorri pilotalekuan. Eskuz binaka gizonezkoen alebin mailan Behar Zana izango da Intxurreren aurkaria eta gomazko paletan, nagusien bigarren mailan, Intxurreko Altunak Beotibarko Celayaren aurka jokatuko du. Segidan duzue partida guztien zerrenda:

Urtarrilak 9, ostirala, 18:15ean Elorrin:

-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Behar Zana.

-Gomazko paleta banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Altuna (Intxurre)-Celaya (Beotibar).

Urtarrilak 9, ostirala, 18:45ean Adunan:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen lehen maila: Txulobi-Intxurre.

Urtarrilak 9, ostirala, 19:00etan Ibaetan, Donostian:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Izurun-Intxurre.

-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Izurun-Intxurre.

Urtarrilak 10, larunbata, 11:00etan Loiolan, Donostian:

-Gomazko paleta banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Nuin (Loiolatarra)-Zabala (Inxurre).

Urtarrilak 10, larunbata, 16:00etan Billabonan:

-Eskuz binaka gizonezko alebinen lehen maila: Behar Zana-Intxurre.

Artola eta Imaz lau punturekin

Iñaki Artola eta Ander Imaz lau punturekin daude binakako txapelketan, zortzi partida jokatu ostean. Iragan larunbatean galdu egin zuten Lasoren eta Albisuren aurka eta larunbatean Etxebarrin bigarren itzuliko bigarren partida jokatuko dute Larrazabalen eta Mariezkurrenaren aurka.