Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien sei partida ikusi ahal izango dira ostiralean Elorri pilotalekuan
2022·01·12

Udaberri eta Gipuzkoako pilota txapelketetako partidak izango dituzte asteburuan Intxurreko pilotariek. Ostiralean sei partidaz osaturiko jaialdi bat izango da Elorri pilotalekuan 18:00etatik aurrera. Azpian duzue partiden zerrenda:
Urtarrilak 14, ostirala. 18:00etan Elorri pilotalekuan.
Gipuzkoako txapelketa
-Eskuz binaka alebin gizonezkoen bigarren maila: Intxurre 2-Intxurre 1.
Udaberri txapelketa
-Eskuz binaka nagusien gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Eibar.
-Eskuz binaka kadete gizonezkoen lehen maila: Intxurre-Gazteleku.
-Eskuz binaka jubenil gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Hernani.
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Behar Zana.
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre 2- Intxurre 1.