Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien sei partida jokatuko dira ostiralean eta larunbatean Elorri pilotalekuan

Ostiralean bost partida jokatuko dira 18:30ean hasita eta larunbatean bakarra 13:00ean

2022·11·03


Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira ostiralean eta larunbatean Elorri pilotalekuan, Gipuzkoako txapelketakoak. Ostiralean bost partida jokatuko dira 18:30etik aurrera eta larunbatean bat, 13:00ean. Hemen zerrenda:

Azaroak 4, ostirala, 18:30ean hasita:

-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Garmendia (Intxurre)-Barrenetxea (Hernani).

-Eskuz banaka gizonezkoen infantil maila: Leo (Intxurre)-Arruti (Behar Zana).

-Eskuz banaka gizonezkoen infantil maila: Garaikoetxea (Intxurre)-Larrarte (Behar Zana).

-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Telleria (Intxurre)-Errandonea (Alde Zaharra).

-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Azpilikueta (Intxurre)-Iruretagoiena (Ziortza).

Azaroak 5, larunbata, 13:00ean:

-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen ohorezko maila: Intxurre-Ilunpe.