Berriak
Atzealdea

Intxurreko pilotarien zazpi partida jokatuko dira ostegunean eta ostiralean Elorri pilotalekuan

Ostegunean partida bakarra jokatuko da 18:05ean eta ostiralean sei 18:10ean hasita

2021·11·24


Ostegunean eta ostiralean Gipuzkoako pilota txapelketari dagozkion Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira Elorri pilotalekuan. Guztiak ere gizonezkoen eskuz banakakoak eta binakakoak. Ostegunean buruz buruko partida bakarra jokatuko da 18:05ean. Ostiralean sei partidaz osaturiko jaialdia izango da 18:10ean hasita Jarraian duzue partiden zerrenda.

Osteguna 25, 18:05ean:

-Eskuz binaka gizonezkoen jubenilen bigarren maila: Intxurre-Aretxabaleta.

Ostirala 26, 18:10ean:

-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen lehen maila: Murua (Intxurre)-Segurola (Gazteleku).

-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Collado (Intxurre)-Ugartemendia (Tolosa).

-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Madina (Intxurre)-Otaegi (Behar Zana).

-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen lehen maila: Elola (Intxurre)-Segurola (Azkoitia).

-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Agirre (Intxurre)-Uranga (Izurun).

-Eskuz banaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Artola (Intxurre)-De La Torre (Alde Zaharra).