Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien zazpi partida jokatuko dira ostegunean eta ostiralean Elorri pilotalekuan

Ostegunean partida bakarra jokatuko da 21:30ean eta ostiralean sei 18:15ean hasita

2021·11·17


Ostegunean eta ostiralean Gipuzkoako pilota txapelketari dagozkion Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira Elorri pilotalekuan. Guztiak ere gizonezkoen eskuz banakakoak. Ostegunean buruz buruko partida bakarra jokatuko da 21:30ean. Ostiralean sei partidaz osaturiko jaialdia izango da 18:15ean hasita Jarraian duzue partiden zerrenda.

Osteguna 18, 21:30ean:

-Eskuz banaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Artola (Intxurre)-Irribarria (LAPKE).

Ostirala 19, 18:15ean:

-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Madina (Intxurre)-Alonso (Abantzu).

-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Agirre (Intxurre)-Uria (Abantzu).

-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Collado (Intxurre)-Galarza (Azkoitia).

-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen lehen maila: Murua (Intxurre)-Bidezabal (Ilunpe).

-Eskuz banaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Oiarbide (Intxurre)-Usandizaga (Gazteleku).

-Eskuz banaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Zubeldia (Intxurre)-Urdangarin (Ataun).