Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien zortzi partida jokatuko dira ostiralean eta igandean Elorri pilotalekuan

Ostiralean lau partida jokatuko dira 18:45ean hasita eta igandean beste lau 10:00etatik aurrera

2022·10·26


Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira ostiralean eta igandean Elorri pilotalekuan, Gipuzkoako txapelketakoak. Ostiralean lau partida jokatuko dira 18:45etik aurrera eta igandean beste lau, 10:00etatik aurrera. Hemen zerrenda:

Urriak 28, ostirala, 18:45ean hasita:

-Eskuz banaka gizonezkoen infantil maila: Leo (Intxurre)-Goenaga (Behar Zana).

-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen lehen maila: Intxurre-LAPKE.

-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Intxurre-Ilunpe.

-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Intxurre-Hernani.

Urriak 30, igandea, 10:00etan hasita:

-Gomazko pilota emakumezkoen nagusien bigarren maila: Intxurre-Iruleak.

-Gomazko pilota emakumezkoen nagusien bigarren maila: Intxurre-Ataun.

-Gomazko pilota emakumezkoen jubenil maila: Intxurre-Hernani.

-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Azpilikueta (Intxurre)-Pikabea (Ospele).