Berriak
2019·11·06
Asteburuan Intxurreko bi futbol talde ariko dira Elorri zelaian. Kadete mailako neskek bigarren garaipena erreskan kateatu nahiko dute larunbatean 11:00etan Leintz Arizmendiren aurka. Lagun Onaken zelaian 0 eta 2 irabazi ostean, beheko postuetatik ateratzeko helburuarekin zelairatuko dira. Jubenil mutilek berriz, Ostadarren aurkakoa izango dute larunbatean 15:30ean. Iragan astean atsedena izan ostean, lehiara itzuliko dira.
Bestelakoan, erregional mutilek 5 eta 0 irabazi zioten Euskaldunari. Hirugarren postuan daude eta igandean 11:30ean Ordizian jokatuko dute, bosgarren dagoen taldearen aurka. Infantiletan, Aralar Intxurreko mutilek 3 eta 1 irabazi zioten Tolosari. Lidertzan dira eta larunbatean 11:30ean Billabonan jokatuko dute. Neskek berriz, 1 eta 3 galdu zuten Goierri Gorriren kontra. Igandean 10:00etan bigarren dagoen Aizkorri Goierriren zelaian ariko dira.
Gorengo mailako neskek eta kadete mutilek atsedena izan zuten iragan asteburuan. Gorengo mailako neskek Amaikak Baten zelaian jokatuko dute larunbatean 18:30ean. Kadete mutilen talde bat berriz, Vasconiaren zelaian ariko da larunbatean 13:30ean eta besteak Lasarten jokatuko du egun eta ordu berean.