Berriak
Atzealdea Intxurrekoen hiru futbol partida jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian
2017·11·30
Intxurreko futbolariek hiru partida jokatuko dituzte asteburuan Elorri futbol zelaian. Larunbat goizean hasiko dira Elorriko partidak eta kadete mutilak izango dira lehen neurketako protagonistak. Tolosaren aurka jokatuko dute eta 9:30ean hasiko da neurketa hori. Eguerdiko 12:00etan erregionalen txanda izango da. Euskaldunaren aurka jokatuko dute Santos Irazustabarrenaren mutilek. 16:00etan berriz, emakumezko jubenilen partida ikusi ahal izango da. Goierri Gorriren aurka ariko dira.
Bestelakoan, jubenil gizonezkoek Ordizian jokatuko dute larunbatean 16:00etan. Aralar Intxurreko mutilek ere etxetik kanpo jokatuko dute. Aralar Intxurre B taldeak Urnietan jokatuko dute larunbatean 12:00etan eta maila bereko beste taldea Beasainen ariko da egun berean 10:00etan. Neskek atsedena izango dute.