Berriak

Intxurrekoen pilota partidak jokatuko dira bihar eta ostiralean Elorri pilotalekuan

Berria txapelketako final zortzirenak ere jokatuko ditu Intxurrek Pagazperen aurka

2017·05·10


Intxurreko pilotariak txapelketa ezberdinetan murgilduta dira. Alde batetik, Udaberri txapelketan, gomazko paletan ari diren Intxurreko neska jubenilek asteburuan amaituko dute ligaxka eta Intxurreko kideek badute aurrera egiteko  aukera.   Azken jardunaldi horri begira,  ostiralean jokatuko dute Intxurreko hiru bikotek Elorri pilotalekuan. 19:15ean hasiko den jaialdian Atzapar, Bergara eta Hernani izango dira Intxurrekoen aurkariak. Bestetik, lau t’erdiko Gipuzkoako txapelketan ere, lehen ligaxka asteburuan amaituko da. Intxurreko ordezkari ugari ditu maila ezberdinetan eta jardunaldi honen ostean ezagutuko ditugu hurrengo fasera igaroko direnak. Azken jardunaldi horri begira, bihar jokatuko dituzte partidak Elorrin. 19:00etan hasi eta hiru jokatuko dira. Kadeteetan Zubeldiak Aloña Mendiko Perezen aurka jokatuko du. Nagusietan berriz, bi partida jokatuko dira. Irazustabarrenak Epleko Zapirainen kontra jokatuko du eta Alberdik Intzako Iruretagoiena izango du aurkari.

Azkenik, Berria txapelketako final zortzirenak jokatuko ditu Intxurrek Usurbilgo Pagazperen aurka igandean 11:00etan Hernanin. Lehen kanporaketan Usansolori 2 eta 1 irabazi zion Intxurrek eta final laurdenetan sartzea izango dute helburu, usurbildarrak gaindituta. Aurrera egiten duenak, Oberena eta Zugarralderen arteko kanporaketako irabazlea izango du zain final laurdenetan.