Berriak

Atzealdea Intxurrekoen pilota partidak jokatuko dira ostiralean eta larunbatean Elorri pilotalekuan

Ostiraleko jaialdiak hiru partida izango ditu 18:00etan hasita eta larunbat goizean partida bakarra jokatuko da

2021·09·22


Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte Intxurreko pilotariek asteburuan. Etxean ariko direnen inguruan, aipatu ostiralean eta larunbatean jokatuko direla partidak Elorri pilotalekuan. Ostiralean 18:00etatik aurrera eskuz binakako partida bat eta gomazko paletako bi jokatuko dira. Eskuz, gizonezko jubenilen bigarren mailan, Intxurre eta Tolosa neurtuko dira. Gomazko paletan, emakumezko jubeniletan Behar Zana izango da Intxurreren aurkaria eta emakumezko nagusien bigarren mailan, Intxurrek Su Berriren aurka jokatuko du. Larunbatean berriz, partida bakarra jokatuko da 11:00etan. Eskuz binaka, gizonezko nagusien bigarren mailan, Intxurre eta Lazkao neurtuko dira.

Iñaki Artola berriz kantxetan

Ia lau hilabeteren ostean, Iñaki Artolak igandean jokatu zuen lesiotik osatu osteko lehen partida Gasteizko Ogetan. Imazekin batera 22 eta 14 galdu zuen eta egindako lanarekin oso gustura geratu ez arren, kantxan izatearekin pozik azaldu zen alegiarra. Igandean binakako beste partida bat jokatuko du Salaverrirekin batera Elezkanoren eta Tolosaren aurka Logroñon. Behin lehia hori jokatuta, lau t’erdiko txapelketa jokatzen hasiko da.