Berriak
Atzealdea Intxurreren Udako Pelota Eskolan izena emateko azken eguna ekainaren 6a izango da
2024·05·22
Aurten ere Udako Pelota Eskolaz gozatzeko aukera eskainiko du Intxurrek. 5 eta 12 urte bitarteko haurrek, astean behin pilotan aritzeko aukera izango dute Ikaztegietako pilotalekuan. Ekainaren erdi aldera jarriko da martxan eta uztaila amaieran amaituko da. Saioen eguna izena ematea itxitakoan zehaztuko da.
Pilota eskola horretako irakasleak Intxurreko kideak izango dira eta parte hartzaile bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu. Interesatuek udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzita eman dezakete izena eta ondoko datuak helarazi beharko dira:
-Izen-abizenak:
-Adina:
-Ikasturtea:
-Kontakturako telefono zenbakia:
-Posta elektronikoa:
Behin izena emateko epea itxita, pilota eskolako arduradunak parte hartzaileen gurasoekin harremanetan jarriko dira eman beharreko zehaztasunen berri emateko. Aldi berean, edozein zalantza argitzeko aurrez aipaturiko posta elektronikora idatzi daiteke. Izena emateko azken eguna ekainaren 6a izango da.