Berriak

Atzealdea Intzidentziak beheranzko joera hartu duen arren, Alegiak eremu gorrian jarraituko du

500.000 biztanleko 14 eguneko herriko intzidentzia 300 puntu inguru jaitsi da azken astean 5 positibo berri atzeman ostean

2021·05·03


Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eremu gorrian dauden herrien zerrenda eguneratu du gaur eguerdian. 500.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak beheranzko joera hartu duen arren, oraindik ere 1001,11n aurkitzen da, eremu gorritik ateratzeko behar den 400eko mailatik nabarmen gora. Azken 7 egunetan 5 positibo atzeman dira eta osasun eremuak 551,01eko intzidentzia du. Beheranzko joera hartu izana albiste ona da baina oraindik egoera ez da ona eta herritarrei euren burua eta ingurukoak zaintzeko eskatzen zaie, joerari eutsi eta eremu gorria epe laburrean uzteko helbururako bidean. Bitartean, indarrean dauden neurri murriztaileen zerrenda duzue azpian.

Indarrean diren neurriak:

-Itxiera perimetrala: ezin da Alegiatik atera edota sartu, salbuespenak kasu. (Adingabe eta adinekoen zaintzarako, lanera joateko, ohiko bizilekura itzultzeko…)

-Zein herrietara joan gaitezke?

Mugakideak diren herrietara soilik

-Zertarako?

Erosketak eta aire libreko kirola egitera.

-Ostalaritza zerbitzuak: barruko kontsumoa soilik ondorengo ordutegian: 6:00-9:30 eta 13:00-16:30. Kanpoko terrazetan 20:00ak arte.

-Kirol instalazioak eta kirola egitea: kirol instalazioen barruan egiten den kirola –talde profesionalak eta federatuak izan ezik- 4 pertsonako taldeetan. Aldagelak itxita.

-Pertsonen bilkurak: gehienez ere 4 pertsona eta espazio pribatuan (etxeetan) soilik bizikideak diren pertsonak elkartu daitezke.

-Etxeratze agindua: 22:00-6:00.