Berriak

Atzealdea Irabaztea eta beste emaitzek laguntzea, Artolaren eta Mariezkurrenaren aukera bakarra

Irabaztea eta beste emaitzek laguntzea, Artolaren eta Mariezkurrenaren aukera bakarra

2019·02·21


Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak asteburuan jokatuko den binakako pilota txapelketako ligaxkako azken jardunaldian jakingo dute finalerdietan izango diren edo ez. Larunbatean Ezkurdiaren eta Galarzaren aurkako partida izango dute Iruñeko Labriten eta egin beharreko lehen etxeko lana partida hori irabaztea izango dute alegiarrak eta berriozartarrak. Puntua lortzen badute, larunbatean bertan lortu dezakete sailkapena, Irribarriak eta Rezustak Victorren eta Albisuren aurka irabazten badute. Hori gertatzen ez bada, igandean Bengoetxeak eta Imazek Altunari eta Martijari irabaztea beharko lukete. Baldintza horiek ematen ez badira, txapelketatik kanpo geratuko dira.

Intxurrekoak bihar

Bihar lau partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 18:30ean hasita. Gizonezkoen eskuz binakakoak izango dira eta lehenengoan, alebinetan, Zumaia izango da Intxurreren aurkaria. Infantiletan Intxurre eta Zazpi Iturri neurtuko dira. Udaberri txapelketan, nagusien bigarren mailan, Intxurreren eta Tolosaren artekoa neurtuko da eta azkenik, kluben arteko Euskal Herriko txapelketan, Oberena izango da Intxurreren aurkaria.