Berriak

Atzealdea Irailaren 15ean hasiko dira adinekoentzako memoria tailerreko saioak

Izena emateko epea zabalik dago eta gizarte zerbitzuen bulegoan eman behar da astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00era

2025·09·04


Adinekoen memoria tailerreko 2025-2026 ikasturtea irailaren 15ean hasiko da. Urteak daramatzate hainbat herritarrek memoria tailer honetan parte hartzen eta jarduera ezberdinak egiten dituzte astelehenetan eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara jubilatuen egoitzan. Lahar elkarteko kideak izango dira tailerreko saioak gidatzeko ardura izango dutenak eta izena eman nahi dutenek zabalik dute horretarako aukera, gizarte zerbitzuen bulegoan astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00era.