Berriak
Atzealdea Irailaren 15etik 17ra ospatuko dira Kalebeherako festak
2023·09·13
Uda amaieraren eta udazkenaren hasieraren mugarri izaten dira Alegian Kalebeherako jaiak. Aurtengoak irailaren 15etik 17ra bitartean ospatuko dira. Ostiraletik igandera bitartean bete-beteko egitarauaz gozatu ahal izango da. Ekintzarik gehienak Kalebeheran jada klasiko modura jo daitezkeenak izango dira baina izango da berrikuntzarik ere. Azpian duzue egitaraua aletuta:
Irailak 15, ostirala
17:00. Kalejira erraldoiekin eta buruhandiekin et GIROARTE dultzaina taldearekin.
18:30. Helduen esku pilota txapelketako finala.
20:30. Tortilla lehiaketa.
21:30. Zahagiardoa.
23:00. Arrixku taldearen kontzertua eta DJ Naza.
Irailak 16, larunbata
12:00. Krosa (Roman Ganzarainen omenez).
16:00. Pala txapelketako kanporaketak.
17:00. Ume jolasak. Zinta karrera.
18:00. KATXATXA. Txapel jaurtiketa lehiaketa.
21:00. Zahagiardoa.
22:00. 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua. Bertsolariak: Maialen Akizu, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Eli Pagola. Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi.
Irailak 17, igandea
12:30. Sagardoa eta parrilla (txorizoa, hirugiharra…).
15:00. Herri bazkaria (paella jatea).
17:30. Gaztetxoen pilota eta helduen pala txapelketetako finalak.