Berriak

Atzealdea Irailaren 16an itxiko da euskara klaseetan izena emateko epea

Udalak eta UEMAk elkarlanean eskaintzen dituzten klase horiek Udalaren diru laguntza dute

2019·09·04


Alegiako Udalak UEMArekin elkarlanean 2019-2020 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko ditu. Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu nahi dira herritarrak..

Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen dutenen artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da.

Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak Udalak diruz lagunduko ditu.

Matrikula epea:  irailaren 16ra arte udaletxean. Matrikula epea itxitakoan izena eman dutenekin bilera bat egingo da.

Informazio gehiagorako deitu lasai edo hurbildu Udalera.