Berriak

Atzealdea Irailaren 16tik 18ra ospatuko dira Kalebeherako festak

Bete-beteko egitarauaz gozatu ahal izango da bi urtez jairik gabe egon ostean

2022·09·14


 

Uda amaieraren eta udazkenaren hasieraren mugarri izaten dira Alegian Kalebeherako jaiak. Bi urtez jaiak egin ezinda egon ostean, irailaren 16tik 18ra bitartean ospatuko dira aurtengoak. Ostiraletik igandera bitartean bete-beteko egitarauaz gozatu ahal izango da. Ekintzarik gehienak Kalebeheran jada klasiko modura jo daitezkeenak izango dira baina izango da berrikuntzarik ere. Azpian duzue egitaraua aletuta:

Irailak 16, ostirala

17:30. Alegiako erraldoiak eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik Kalebeherara.

18:30. Helduen esku pilota txapelketako finala.

19:00. Trikitilariak.

20:30. Tortilla lehiaketa.

21:30. Zahagiardoa.

23:00. DJa.

Irailak 17, larunbata

12:00. Krosa.

16:00. Pala txapelketako kanporaketak.

17:00. Ume jolasak. Zinta karrera.

21:00. Zahagiardoa.

22:00. Bertsolariak.

00:00. Trikitilariak.

Irailak 18, igandea

12:30. Sagardoa eta parrilla (txorizoa, hirugiharra…).

15:00. Herri bazkaria (paella jatea).

17:30. Gaztetxoen pilota eta helduen pala txapelketetako finalak.