Berriak
Atzealdea Irailaren 19an haurrei eta gaztetxoei zuzenduriko I. Txupitxu Txiki Bizikleta Eguna ospatuko da
2026·08·05

Irailaren 19an, larunbata, I. Txupitxu Txiki Bizikleta Eguna ospatuko da. Txupitxu Kirol Klubak jada helduentzako bi bizikleta martxa antolatu ditu eta horietako batean arratsalde partean haurrentzako ekintzak egin ziren. Bada, oraingoan txikienei zuzenduriko eguna antolatu da eta parte hartzen duten 17 urte bitarteko haur eta gaztetxoek Alegiako MTB zirkuituan ibiltzeko aukera izango dute, kirolaz eta naturaz gozatuz. Eguerdian bertan bazkaltzea aurreikusten da, norberak bere janaria eramanda.
Langaurretik abiatuko dira 9:30ean eta adin tarte ezberdinei zuzenduriko ibilbideak antolatuko dira, guztien neurrira. Izena emateko epea abuztuaren 14an zabalduko da eta interesatuek lotura honetan izango dute horretarako aukera eta baita informazio gehiago eskuratzekoa ere.