Berriak

Atzealdea Irailaren 1etik aurrera liburutegia zabalik egongo da

Ohiko ordutegiarekin funtzionatuko du, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era

2023·08·31


Iraila iristearekin batera, Alegiako Udaleko hainbat zerbitzuk normaltasuna berreskuratuko dute. Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean kokatzen den liburutegia ere zabalik izango da irailak 1, ostiraletik aurrera. Ohiko moduan, 16:30etik 19:30erako ordutegian egongo da erabilgarri.

Bide batez, eraikin berean dagoen gimnasioa bazkideek egunero erabilgarri dutela gogorarazi nahi da, 07:00etatik 21:00etarako ordutegian.