Berriak

Atzealdea Irailaren 24an ospatuko den Artisau eta Nekazal Azoka Berezirako izena emateko epea irailaren 7tik 15era egongo da zabalik

Udal webgunearen lehen orrian topatuko dute interesatuek izena emateko orrira bideratuko dituen lotura

2023·08·24


Uda pixkanaka aurrera doan honetan, Alegiako Kultura batzordea udazkeneko ekitaldien prestaketan murgilduta dago. Urteroko moduan, Artisau eta Nekazal Azoka Berezia izango da Alegian urtaro aldaketaren mugarria eta aurtengo ekitaldia irailaren 24an, igandea, egingo da.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira postuak plazan. Azokan posturen bat jartzeko interesa dutenek irailaren 7tik 15era bitartean eman beharko dute izena. Hilaren 7an goizeko 9:00etan zabalduko da epea.

Horretarako, Udal webgunearen lehen orrian topatuko duzue izena emateko galdetegia. Berau erantzuterakoan, zuen postuan eskainiko dituzuen produktuen eta izango dituzuen azpiegitura beharren berri ere eman beharko duzue. Interesa duen orok eman ahal izango du izena eta epa amaitu aurretik Udalak eskura dituen mahaiak agortzen badira, izena emateko aukera itxi egingo da.