Berriak

Atzealdea Irailaren 25ean ospatuko den Artisau eta Barazkien Azoka Berezirako izena emateko epea irailaren 12an zabalduko da

Hilaren 20a izango da azken eguna eta kultur etxean eman beharko da izena

2022·09·08


Uda azken ostikoak ematen ari den honetan, Alegiako Kultura batzordea udazkeneko ekitaldien prestaketan murgilduta dago. Urteroko moduan, Artisau eta Barazki Azoka Berezia izango da Alegian urtaro aldaketaren mugarria eta aurtengo ekitaldia irailaren 25ean, igandea, egingo da.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira postuak plazan. Azokan posturen bat jartzeko interesa dutenek irailaren 12tik 20ra bitartean eman beharko dute izena Alegiako kultur etxera joanda edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta. Interesa duen orok eman ahal izango du izena eta epa amaitu aurretik Udalak eskura dituen mahaiak agortzen badira, izena emateko aukera itxi egingo da.