Berriak

Atzealdea Irailaren 26an ospatuko den Artisau eta Barazkien Azoka Berezirako izena emateko epea gaurtik hilaren 20ra luzatuko da

Alegiako edo herriarekin lotura duten ekoizleek eman dezakete izena 943 65 46 98 telefonora deituta edo kultura@alegia.eus helbidera idatzita

2021·09·14


Osasun krisialdiak iazko ekitaldia egitea galarazi ostean, irailaren 26an, igandea, egingo da XIV. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Segurtasun neurri guztiak hartuta, herriko ekoizleen postuak ikusi eta bertako produktuak erosteko aukera izango da 11:00etatik 14:00etara bitartean. Azokaren kokapena datozen egunetan zehaztuko da, izena ematearen arabera.

Alegiako ekoizleek edo herriarekin lotura edo harremanen bat dutenek izango dute erakustokiak jartzeko aukera. Interesatuek gaurtik hilaren 20ra bitartean eman ahal izango dute izena 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta edo kultura@alegia.eus helbide elektronikora idatzita.