Berriak
Atzealdea Irailaren 27an egingo den Artisau eta Nekazal Azoka Berezian postua jarri nahi dutenek ekainaren 15etik uztailaren 30era eman ahal izango dute izena
2026·06·10

Irailaren 27an egingo da XIX. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Bertan postua jartzeko interesa dutenek ekainaren 15etik uztailaren 30era eman ahal izango dute izena. Horretarako, udal webguneko lehen orrian, Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioan eta astelehenean argitaratuko den irudiko QR kodean aurkituko duten formularioaren bidez eman beharko da izena, bertan eskatzen diren xehetasunak azalduz. Ekainaren 15ean goizeko 9:ooetan zabalduko da izena ematea.