Berriak
Atzealdea Irailaren 28an egingo den Artisau eta Nekazal Azoka Berezian postua jarri nahi dutenek ekainaren 16tik uztailaren 30era eman ahal izango dute izena
2025·06·12

Irailaren 28an egingo da XVIII. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Bertan postua jartzeko interesa dutenek ekainaren 16tik uztailaren 30era eman ahal izango dute izena. Horretarako, udal webguneko lehen orrian, Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioan eta astelehenean argitaratuko den irudiko QR kodean aurkituko duten formularioaren bidez eman beharko da izena, bertan eskatzen diren xehetasunak azalduz. Ekainaren 16an goizeko 9:ooetan zabalduko da izena ematea.