Berriak

Atzealdea Irailaren 29an hasiko dira adinekoentzako memoria tailerreko saioak

Saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira 17:00etatik 19:00etara jubilatuen egoitzan

2025·09·19


Adinekoen memoria tailerreko 2025-2026 ikasturtea irailaren 29an hasiko da. Hasiera batean hilaren 15ean ziren hastekoak saioak baina azken orduko aldaketa bat tarteko, irailaren 29an hasiko dira. Urteak daramatzate hainbat herritarrek memoria tailer honetan parte hartzen eta jarduera ezberdinak egiten dituzte astelehenetan eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara jubilatuen egoitzan. Lahar elkarteko kideak izango dira tailerreko saioak gidatzeko ardura izango dutenak.