Berriak
Atzealdea Irailaren 29an ospatuko den Artisau eta Barazkien Azoka Berezirako izena emateko epea irailaren 2tik 15era egongo da zabalik
2024·08·19

Uda pixkanaka aurrera doan honetan, Alegiako Kultura batzordea udazkeneko ekitaldien prestaketan murgilduta dago. Urteroko moduan, Artisau eta Barazki Azoka Berezia izango da Alegian urtaro aldaketaren mugarria eta aurtengo ekitaldia irailaren 29an, igandea, egingo da.
Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira postuak. Azokan posturen bat jartzeko interesa dutenek irailaren 2tik 15era bitartean eman beharko dute izena. Hilaren 2an goizeko 9:00etan zabalduko da epea.
Horretarako, Udal webgunearen lehen orrian topatuko duzue izena emateko galdetegia. Berau erantzuterakoan, zuen postuan eskainiko dituzuen produktuen eta izango dituzuen azpiegitura beharren berri ere eman beharko duzue. Interesa duen orok eman ahal izango du izena.