Berriak
Atzealdea Irailaren 30ean itxiko da atzerritarrentzako euskara klaseetan izena emateko epea
2016·09·21
Alegiako Udaleko gizarte zerbitzuek eta Banaiz Bagara elkarteak elkarlanean atzerritarrentzako euskara klaseen eskaintza prestatu dute 2016-2017 ikasturterako. Hutsetik abiatuta euskaraz komunikatu ahal izateko oinarrizko maila ikasteko aukera izango dute ikastaroan izena ematen dutenek. Astearteetan eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etarako ordutegian izango dira klaseak.
Horrez gain, euskaratze maila guztietara zuzenduriko ikastaroak ere izango dira egitasmo horren barruan. Honi buruzko informazio gehiago nahi duenak Udaleko gizarte zerbitzuetara jo dezake, 943 65 47 68 telefono zenbakira deituz.
Ikastaro horietako batean izena emateko epea irailaren 30ean, ostirala, itxiko da. Izena emateko eskuorria jaisteko aukera duzue atxikitako fitxategian.