Berriak

Atzealdea Irailaren 4an eta 5ean hondakin organikoentzako poltsak jaso ahal izango dituzte abuztu hasieran jaso ez zituzten herritarrek

Kultur etxean egingo da banaketa aipatu bi egunetan, 10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etarako ordutegian

2023·08·29


Abuztu hasieran hondakin organikoentzako poltsak banatu zituen Alegiako Udalak. Egun haietan jasotzerik izan ez zuten herritarrek, datorren irailaren 4an eta 5ean, astelehena eta asteartea, jaso ahal izango dituzte poltsak. Kultur etxean egingo da banaketa goizez eta arratsaldez. Goizez 10:30etik 12:30era jaso ahal izango dira eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.

Etxe bakoitzeko banatuko dira poltsak eta etxebizitza bakoitzak 74 poltsa jasoko ditu. Poltsak jasotzerako orduan nortasun agiria edo identifikazio dokumentu bat aurkeztu beharko da eta adin txikikoei ez zaizkie banatuko. Abuztu hasieran poltsak jaso zituzten herritarrei ez zaizkie banatuko.