Berriak
Atzealdea Irailaren 9a izango da Kalebeherako Esku Pelota Txapelketan izena emateko eguna
16:00etan Erbeta pilotalekura joan beharko dute parte hartu nahi duten 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek
2025·09·02

Kalebeherako Esku Pelota Txapelketak edizio berri bat izango du aurten. Irailaren 9a, asteartea, izango da izena emateko eguna eta parte hartu nahi duten 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek egun horretan 16:00etan Erbeta pilotalekura joan beharko dute. Bertan emango dute izena eta segidan bikoteak osatu eta partidak jokatzen hasiko dira.