Berriak
Atzealdea Irailetik aurrera azazkalak eta gogorguneak mozteko zerbitzua eskainiko du jubilatuen elkarteak
Hilabete bakoitzeko bigarren ostegunetan izango da eta pertsonako 25 euroko prezioa izango du
2022·08·02
Alegiako jubilatuen elkarteak zerbitzu berri bat eskainiko du irailetik aurrera. Azazkalak eta gogorguneak mozteko zerbitzua eskainiko da hilabete bakoitzeko bigarren ostegunetan. Jubilatuen elkarteko lokalean bertan eskainiko da zerbitzua eta pertsonako 25 euroko prezioa izango du.