Berriak
Atzealdea Irakurle taldeak Andoni Agirrezabala Izagirreren ‘Etxe Berdea’ liburua landuko du abenduaren 15ean
2022·12·02
Alegiako Irakurle Taldeak 2022ko azken saioa egingo du abenduaren 15ean, osteguna. Urtea modu berezian amaituko dute gainera. Izan ere, Andoni Agirrezabala Izagirreren ‘Etxe Berdea’ liburua landuko dute 18:00etatik aurrera liburutegian Amaia Goikoetxea Orbegozok gidatuko duen saioan. Aurtengo udazkenean argitaratu du bere lehen liburua Agirrezabalak. Herri batean gertatzen den gertaera baten inguruan herriko aguazilak egindako ikerketa bat du ardatz liburuak.
Andoni Agirrezabala Izagirre berak saioan hartuko du parte eta betiko moduan, liburua irakurri gabe saioan parte hartu daitekeela gogorarazten da. Ohi bezala, saioak irauten duen bitartean, liburutegia itxita egongo da.