Berriak

Atzealdea Irakurle taldeak ‘Esnearen kolorekoa’ liburua aztertuko du azkenean martxoaren 14ko saioan

Aurreikusita zegoen Karmele Jaioren liburuaren aleak lortzea zaila suertatu da eta hortik dator aldaketa

2024·01·15


Alegiako Irakurle Taldeak urteko lehen saioa egingo du martxoaren 14an, osteguna. Hasiera batean Karmele Jaioren ‘Maitasun kapitala’ eleberria aztertzekoak ziren baina liburuaren aleak lortzeko zailtasunak zeudela ikusita, liburua aldatzeko erabakia hartu dute. Horrenbestean, Nell Leyshonen ‘Esnearen kolorekoa’ liburua aztertuko dute 18:00etatik aurrera liburutegian Amaia Goikoetxeak gidatuko duen saioan. Irene Aldasorok itzuli zuen euskarara eta Alberdania argitaletxeak argitaratu 2019an.

1830eko Ingalaterran, Maryk, ernegazio zaharrak trenputxartu duen baserritar baten alaba gazteenak, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat. Aitonaren ondoan sendatzen ditu Maryk, tarteka, lanez eta errietaz gainezkako bizimoduaren zauriak.
Halako batean, ordea, bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen du aitak, eta bizimodu berri horretan ezagutuko ditu Maryk bizitzaren hainbat alderdi berri. Eta berrikuntza guztietan buru, han ikasiko du irakurtzen eta idazten.
Itzalen mundua atzera uzteak, ordea, ez dio Maryri mesede hutsa ekarriko. Argitasunaren erreinuan gizakiaren eta ustezko ongileen miseriak ere ezagutuko ditu. Baita hondamendia zein saihestezina izan daitekeen ere.
Idazkera ikasi berria baliatuz, Maryk xalo-xalo jarriko du paperean bere historia, xalotasunak leunduko ez duen azken epaiaren zain.
Nell Leyshonek mikrokosmos ahaztezina sortu du, indarrez eta samurtasunez betea. Pertsonaia ugarietako bakoitzak bere toki propioa erreklamatzen du urtaroen eta baserriko lanen segidari loturiko garai, bizimodu eta gizarte baten fresko bizi hunkigarri honetan.

Saioan parte hartu nahi duen ororentzat zabalik daude irakurle taldeko ateak eta ez dago aurrez liburua irakurri beharrik bertaratu ahal izateko. Saioak irauten duen bitartean liburutegia itxita egongo da.