Berriak
Atzealdea Irakurle taldeak Mikel Gulina Tirapuren ‘Olor a tierra’ liburua aztertuko du irailaren 25ean
2025·09·03

Alegiako irakurle taldeak 2025eko hirugarren saioa egingo du irailaren 25ean, osteguna, 18:00etatik aurrera. Alegian bizi den Mikel Gulina Tirapuren ‘Olor a tierra’ eleberriaren inguruan ariko dira parte hartzaileak eta idazleak berak parte hartuko du. Nora Urbizu Arozenak gidatuko du saioa eta tarte horretan liburutegia itxita egongo da. Saioan parte hartzeko, liburua irakurri beharrik ez dagoela gogorarazten da. Hauxe da liburuaren sinopsia:
Extremadurako (Zalamea de la Serena, Badajoz) jornalero familia bat emigratzera behartuta ikusiko da 60. hamarkadan, jasaten duten pobrezia eta injustizia sozialaren eraginez. Familiako aitak Nafarroan aurkitzen du lana eta bertan bizitza berri bat hasten dute. Esfortzu askoren ostean, bizitzaren alde onaz gozatzeko moduan direla dirudi, baina hainbat urteren ostean, seme zaharrena heroinaren mendera erortzen da.