Berriak

Atzealdea Irakurle taldeak Mikel Pagadizabalen ‘Bisita’ aztertuko du abenduaren 12an idazlearen parte hartzearekin

18:00etan hasiko da saioa liburutegian eta Nora Urbizu Arozenak gidatuko du

2024·11·20


Alegiako irakurle taldeak 2024ko azken saioa egingo du abenduaren 12an, osteguna, 18:00etatik aurrera. Mikel Pagadizabalen ‘Bisita’ eleberriaren inguruan ariko dira eta idazleak berak parte hartuko du saioan. Nora Urbizu Arozenak gidatuko du saioa eta tarte horretan liburutegia itxita egongo da. Saioan parte hartzeko, liburua irakurri beharrik ez dagoela gogorarazten da. Hauxe da liburuaren sinopsia:
Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur hartu ez Dakotan ez Minessotan, baizik eta Euskal Herrian zehazkiago, Anoeta herriko bi baserriren arteko soroan. Mundu osoa aztoratuko du gertakari horrek, baina batez ere bertakoak: zer da objektu hegalari ezezagun hori? Nondik dator? Zer nahi dute? Zer egingo dugu?