Berriak

Atzealdea Irakurle Taldeak Nerea Baldaren ‘Azpimarrak’ eleberria aztertuko du abenduaren 14an

Urteko azken saioa 18:00etan hasiko da liburutegian eta Amaia Goikoetxeak dinamizatuko du

2023·11·10


Abenduaren 14an, osteguna, Alegiako Irakurle Taldeak urteko azken saioa egingo du. Nerea Baldaren ‘Azpimarrak’ liburua aztertuko dute 18:00etatik aurrera liburutegian, Amaia Goikoetxeak dinamizatuko duen saioan.

Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarri dio erabakia. Autobusean, liburu bat topatu du, azpimarrez beteta, eta horren bitartez aurkitu du Andreu, gaztetan ezagutu zuen mutila. Punta s’Arenellako itsasargia da bien abiapuntua; iraganera gerturatu ditu, eta, halaber, elkarren zalantza eta minetara.

Irakurle taldeko saioetan parte hartzeko ez dago aurrez liburua irakurri beharrik. Interesa duen orok hartu dezake parte saioan, egunean bertan hitzordura agertuta. Saioak irauten duen bitartean, liburutegia itxita egongo da.