Berriak
Atzealdea Irakurle taldeak Patxi Zubizarretaren ‘Loak ezkutatzen duena’ liburua aztertuko du maiatzaren 30ean
2024·05·23
Alegiako Irakurle Taldeak urteko bigarren saioa egingo du maiatzaren 30ean, osteguna. Patxi Zubizarretaren ‘Loak ezkutatzen duena’ liburua aztertuko dute 18:00etatik aurrera liburutegian Amaia Goikoetxeak gidatuko duen saioan.
Insomnioari buruzko erreportaje bat egin behar du Adelak, lan egiten duen aldizkariarentzat, eta horixe izango da eleberriaren abiapuntua, gero hainbat pertsonaia, sare eta abarretan korapilatuko dena
Saioan parte hartu nahi duen ororentzat zabalik daude irakurle taldeko ateak eta ez dago aurrez liburua irakurri beharrik bertaratu ahal izateko. Saioak irauten duen bitartean liburutegia itxita egongo da.