Berriak

Atzealdea Iturri Zahar guraso elkarteak badu logotipo berria

Jon Aramendi Illarramendiren diseinua izan da epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanik onena

2021·05·25


Iturri Zahar guraso elkarteak logotipo berria aukeratzeko lehiaketa egin du eta jada badute irudi berria. Apirilean zehar guztira 16 diseinu jaso ziren eta epaimahaiak guztiak aztertu zituen. Guraso elkarteko kideak eta Garaiko Produkzio Korporatiboko aditu batek osatu dute epaimahaia eta jasotako lanen artetik bi aukeratu zituzten lehenik. Bigarren saio batean, bi finalisten artetik Jon Aramendi Illarramendiren diseinua aukeratu zuten guraso elkartearen irudi berri modura.

Guraso elkartetik eskerrak eman nahi zaizkie parte hartzaile guztiei eta baita prozesuan zehar laguntza eskaini duten Garaiko Produkzio Korporatiboari, Alegiako Herri Eskolari, Aralar Institutuari,  Alegiako kultur etxeko langileei eta Udalari. Argazkian duzue Iturri Zahar guraso elkartearen irudi berria.