Berriak
Izena emateko azken eguna abenduaren 11 izango da kultura@alegiakoskola.org helbidera idatzita
2019·12·10
Iturri Zahar guraso elkarteak Buruarinak egiten ikasteko tailer bat antolatu du datorren abenduaren 23rako. Lau urtetik gorako haurrentzako izango da eta bederatzi urtetik beherakoek heldu batek lagunduta joan beharko dute. Bi orduko iraupena izango du eta helburua, parte hartzaile bakoitza bere buruarina eginda etxera itzultzea da. Tailerraren kostua 10 eurokoa da eta prezioaren barruan, buruarinak egiteko erabiliko den material guztia sartzen da. Izena emateko azken eguna abenduaren 11, asteazkena, izango da eta kultura@alegiakoskola.org helbidera idatzi behar da horretarako.