Berriak

Atzealdea Iturri Zahar Guraso Elkarteak eskolako jolastokiko bizipenak bildu nahi ditu argazkien bidez

Adin guztietako herritarrei argazkiak bidaltzeko eskatzen zaie, irudiak iradokitzen diena kontatuz

2020·11·12


Iturri Zahar Guraso Elkarteak abian du Alegiako eskolako jolastokia aldatzeko prozesua. Prozesu horren ardatz nagusia ikasleak dira eta beraiek izan dira jolastoki berriaren asmatzaileak, ikertzaileak eta argazkilariak.

Prozesua osatzeko, gurasoei, gazteei eta orokorrean herritarrei, argazkiak atera eta bidaltzeko eskatzen zaie. Eskolako patioko txokoren batek ekartzen dien oroitzapenen bat baliatuz, txoko horren argazkia eta azalpena iturrizahar@alegiakoeskola.org helbidera bidaltzeko eskatzen da. Lehengo eta oraingo bizipenekin, jolastoki berriaren prozesua osatuago geratuko da.