Berriak
Atzealdea Iturri Zahar guraso elkarteak Graffiti tailer bat antolatu du Lehen Hezkuntzako ikasleentzat
2019·05·27
Iturri Zahar guraso elkarteak Graffiti tailer bat antolatu du aurten ere Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik seigarren mailara bitarteko ikasleentzat. GKo Galleryko gari izango da aurten ere ikastaroa emateko ardura izango duena eta eskolako atzeko patioko lurrari itxura berri bat ematea da. Ikasle bakoitzak bi egunetan hartuko du parte ikastaroan. Lehen egunean topaketa moduko bat egingo da eta garfitilariarekin egin beharreko lanak eztabaidatu eta aukeratuko dituzte. Bigarren egunean berriz, margoketa lanak burutuko dira.
Ikastaroan parte hartu nahi duenak eposta bidez eman dezake izena maiatzaren 31ra bitartean. Mezuen ikaslearen izena, ikasmaila eta harremanetarako telefono bat jarri beharko dira eta iturrizahar@alegiakoeskola.org helbidera bidali behar da.
Ikastarorako bi talde osatuko dira. Lehen taldeak ekainaren 6an eta 11n egingo du eta bigarrenak 7an eta 12an. Saioak 16:00etan hasiko dira eta ikastaroak 5 euroko prezioa izango du. Kanpoan egingo denez, eguraldiak baldintzatu dezake margoketa eguna eta arropa zaharrak eramatea gomendatzen da, garbitu ezin den pinturarekin zikindu daitekeelako.