Berriak
Atzealdea Iturri Zahar guraso elkarteak haur txokorako begirale bat behar du
Irailean hasteko izango litzateke eta interesatuek haurtxokoa@alegiakoeskola.org helbidera bidali dezakete kurrikuluma maiatzaren 22a baino lehen
2026·05·11

Iturri Zahar guraso elkarteak haur txokorako begirale bat kontratatzeko deialdia egin du. 2026ko irailean hasteko izango litzateke eta 2027ko ekainera bitarteko iraupena izango luke. Ordutegia goizeko 7:30etik 9:00etara izango da eta interesatuek haurtxokoa@alegiakoeskola.org helbidera bidali dezakete kurrikuluma. Maiatzaren 22an itxiko da epea. Ezinbestekoa da euskaraz jakitea eta Alegiakoa izateta eta aurrez haurrekin lan egin izana ere baloratuko da.