Berriak

Atzealdea Iturri Zahar guraso elkarteak haurtxoko zerbitzurako lan poltsa bat irekiko du 2020-2021 ikasturteari begira

Interesatuek gaurtik ekainaren 25era bitartean bidali dezakete kurrikuluma posta elektroniko bidez

2020·06·15


Alegiako Iturri Zahar guraso elkarteak haurtxoko zerbitzua eskainiko du 2020-2021 ikasturtean hasita. Bada, prestaketa lanetan urratsak ematen ari dira eta zerbitzurako lan poltsa bat osatzeko asmoa dute. Lan poltsa horretara aurkeztu nahi dutenek bi eskakizun soilik bete behar dituzte. Batetik, euskaraz komunikatzeko eta idazteko gaitasuna izatea. Bestetik, Alegiako Herri Eskolako ikasle ohi edo guraso izatea.

Kurrikulumak bidaltzeko epea gaur, ekainak 15, zabaldu da eta azken eguna ekainaren 25a izango da. Interesatuek haurtxokoa@alegiakoeskola.org helbidera bidali behar dute kurrikuluma posta elektronikoz eta epez kanpo jasotzen direnak ez dira onartuko.