Berriak
Atzealdea Iturrizahar guraso elkarteak antzerki tailerra antolatu du LH2-LH6 bitarteko haurrentzat apirilaren 15etik 17ra
2019·03·11

Iturrizahar guraso elkarteak LH2tik LH6ra bitarteko haurrentzat antzerki tailer bat antolatu du aste santuko oporrei begira. Apirilaren 15ean, 16an eta 17an eskainiko da tailerra goizez eta ordutegi zehatza eta taldeak, izena ematen duten haur kopuruaren arabera antolatuko dira. Interesatuek posta elektroniko bidez eman beharko dute izena, iturrizahar@alegiakoeskola.org helbidera mezu bat idatziz. Izena emateko azken eguna martxoaren 15a, ostirala, izango da eta tailerraren prezioa bost eurokoa izango da.