Berriak
Atzealdea IV. Alegiako Goitibehera Jaitsiera jokatuko da uztailaren 13an
Izena emateko epea uztailaren 9an amaituko da eta www.ehikf.eus helbidean eman behar da
2019·06·27

Alegiako jaietan bere lekua egiten ari den ekitaldia da batik bat bere ikusgarritasunarengatik. Uztailaren 13an, larunbata, Alegiako IV. Goitibehera Jaitsiera jokatuko da Galarretako bidean behera eta 15:00etan hasiko dira jaitsierak. Izena emateko epea zabalik dago eta uztailaren 9a, asteartea, izango da horretarako azken eguna. Izena eman nahi dutenek Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioaren webgunean eman beharko dute, www.ehikf.eus helbidean sartuta.