Berriak

Atzealdea Jada erantzun daiteke Alegia Zainduz prozesu parte hartzaileko galdetegia

Etxean jasoko duzuena udaletxeko, osasun zentroko, farmaziako, jubilatuen elkarteko edo kultur etxeko postontzira bota daiteke

2025·05·08


Jada erantzun daiteke Alegia Zainduz prozesu parte hartzailearen baitan, zaintzaren inguruko Alegiako errealitatea ezagutzea ahalbidetuko duen galdetegia. Herritar guztiek erantzun dezakete modu anonimoan eta ahalik eta iritzi gehien jasotzeak, errealitatetik hurbilen dagoen argazkia egitea ahalbidetuko du, emaitza horien arabera Alegiako Zaintza Mahaiak aurrera begirako ildoak zehaztu ahal izateko.

Galdetegia erantzuteko hainbat aukera dituzue. Etxean jasoko duzue paperean eta behin beteta udaletxeko, osasun zentroko, farmaziako, jubilatuen elkarteko edo kultur etxeko postontzira bota daiteke. Modu digitalean ere erantzun daiteke lotura honetan. Modu batera edo bestera, galdetegia erantzutera animatu nahi dira herritarrak. Azken eguna maiatzaren 23a izango da.