Berriak

Atzealdea Jaietako eskuko egitaraurako argazki bilketa egin nahi du Festa batzordeak

Edozein garaitakoek balio dezakete eta kultura@alegia.eus helbidera bidali behar dira

2022·05·12


Alegiako Festa batzordeak herriko jaietako argazki ezberdinekin osatu nahi du aurten etxez etxe banatzen den festetako egitaraua. Horretarako, argazkiak biltzeko deialdi bat zabaldu nahi da. Alegiako jaiekin lotura izan dezaketen argazkiak bildu nahi dira, bai azken urteetakoak, baita beste garai batzuetakoak ere. Jaiekin lotura duten edozein ekitalditakoak izan daitezke.

Argazkiak bildatzen dituztenek argazki horiek argitaratzeko baimena ematen dutela ulertuko da eta argazkiak bidaltzeko azken eguna ekainaren 3a, ostirala, izango da.

Egitarauarekin banatzen den eskuorrian ateratzeko moduko argazkiak dituzten herritarrek kultura@alegia.eus helbide elektronikora bidali ditzakete. Batzordeak aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkie ekimenarekin bat egingo duten herritarrei eta bide batez, parte hartzera animatu nahi dira.