Berriak
Atzealdea Jaietan sexu erasoen aurkako protokoloa martxan jartzeko bilera irekia egingo da ekainaren 11n kultur etxean
2019·06·05

Alegiako Udalaren, emakumeen taldearen eta herriko beste hainbat eragileren ekimenez sexu erasoen aurkako protokolo bat martxan jarri izen 2018ko jaietan. Hainbat saio egin ziren jaien aurretik eta festetan taldean etxera joateko hitzorduak zehaztu ziren, besteren artean. Bada, aurtengoak ere geroz eta gertuago dauden honetan, protokoloa prestatzeko bilera ireki baterako deia egin dute beronen sustatzaileek. Bilera hori datorren ekainaren 11n, asteartea, izango da 18:00etan kultur etxean eta herriko eragile zein norbanako ororentzat irekia izango da.