Berriak

Atzealdea Jaka izango da Iñaki Artolaren aurkaria buruz buruko final zortzirenetan

Ostiralean jokatuko dute Tolosako Beotibar pilotalekuan 19:30ean hasiko den jaialdian

2019·04·24


Iñaki Artolak buruz buruko txapelketako bigarren partida jokatuko du ostiralean 19:30ean hasiko den jaialdian Tolosako Beotibarren. Arteagari 22 eta 11 irabazi ostean, Erik Jaka lizartzarra izango du aurkari final zortzirenetan. Arteagaren aurkako partidari lotuta ekin zion Artolak baina lehen tantoen ostean bere ahala erakutsi zuen eta goitik behera nagusi izan zen. Jakarentzat lehen partida izango da ostiralekoa eta sekulako joko mailarekin dabil azken aldian. Artolak aurkaria frontisetik ahalik eta urrunen mantentzen ahalegindu beharko du, errematean artista baita Jaka lizartzarra. Partida hori irabazten duenak Ezkurdiaren aurka jokatuko du final laurdenetan maiatzaren 4an Labriten.

Intxurrekoak bihar eta etzi

Bihar eta etzi Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Guztiak Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketakoak izango dira, gizonezkoen nagusien mailakoak. Bihar 18:30ean hasita lau partida jokatuko dira. Mozok Tolosako Saralegi izango du aurkari, Altuna Gaztelekuko Albisuren aurka ariko da, Zabalak Tolosako Etxeberriari egingo dio aurre eta Aizpitartek Euskal Giroako Huegunen aurka jokatuko du. Ostiralean berriz, Oiarbidek Tolosako Auzmendiren kontra jokatuko du 18:00etan.