Berriak

Atzealdea Jarduera ezberdinekin egin zuten bat Alegian Azaroaren 25eko aldarrikapenekin

Larunbatean harrapakari tailer bat, kontzertu bat eta kontzentrazio bat egin ziren, parte hartze ederrarekin

2023·11·27


Larunbatean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Alegian, Udalak eta Eztanda talde feministak elkarlanean antolatutako egitarau bat prestatu zen eguneko aldarrikapenekin bat egiteko. Ostiralean Rosa Zufiaren eta Bertha Gaztelumendiren ‘Arnasa betean’ dokumentala eskaini zen zinean, zuzendarien beraien parte hartzearekin.

Larunbatean jarduera ezberdinak egin ziren arratsaldean zehar. Lehenik harrapakari tailer bat egin zen udaletxeko pleno aretoan. 60 lagun inguru aritu ziren harrapakariak egiten eta ondoren udaletxeko balkoian zintzilik jarri ziren. Tailerreko parte hartzaileek gaur arratsaldetik aurrera jaso ahal izango dituzte kultur etxean beraiek egindako harrapakari horiek.

Tailerraren ostean Jone Alustizaren kontzertu akustiko bat izan zen eta azkenik herritar ugari elkartu zituen kontzentrazio bat egin zen plazan.

Alegiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie antolaturiko jardueretan parte hartu zuten herritarrei eta baita Eztanda talde feministari ere, elkarlanerako erakutsitako prestutasunagatik.